PARKE BOTANIKOA   

 

Kokapena: Parke botanikoa eskola ondoan daukagu, ibaiaren ondoan. Hori dela eta, gure eskolak haurrekin ingurumenaren zaintza eta errespetua lantzeko aprobetxatzen du.

Parkearen lanketa zikloka banatuta dago, honela maila bakoitzak bere zatia zaintzen du,  zuhaitzen eta garbitasunaren kontrola eginez. Parkearen aldaketak urteko sasoi ezberdinetan behatzen dira.

Honela gela bakoitzak ondoko kontrol orria betetzen du.

Praktika honekin, haurrek naturaren zaintzan partehartze zuzena dute eta gerora begira ere naturarekiko errespetuan hezitzen dira.