Historia

Bilakaera

Gaurko Eskola

                                                                                                           

LARDIZABAL HERRI ESKOLA: HISTORIA  

Ikastetxeak izena Frantzisko Ignazio Lardizabal Etxeberriari zor dio.

    F.I. Lardizabal Zaldibian jaio zen 1806ko uztailaren 5ean; lehen ikasketak jaioterrian egin zituen eta, apaiza izateko asmoz,  Lazkaoko Karmeldarretan (egungo Beneditarretan) sartu zen; Burgosen jarraitu eta Madrilen amaitu zituen.  Apaiza egin ondoren, bere sorterrian, Zaldibian, aritu zen.

   Xanti Onaindiak dioenez:"Aiurri leun eta gozokoa genduan, edozeini on egiteko beti gertu zegoena; neurrizko ta otzan".

    Bi lan handi utzi zizkigun, besteak beste: lehenengoa 1855ean "Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira". Bigarrena, 1856an argitaratua, "Gramatica Vascongada".

   1855ean Gipuzkoan zabaldu zen kolera izurriteak jota zeudenak laguntzen ari zela, bera ere kutsatu eta urteko abuztuaren 20an joan zitzaigun mundu honetatik. Bere heriotzak izugarrizko hutsunea ekarri zuen eta hain handia zen berarekiko estima, Aldundiak 4000 beiloi-erreal eman zizkiela bere ondorengoei.

IKASTETXEAREN BILAKAERA

 

    7O. hamarkadan Zaldibian bi ikastetxe zeuden, bata gazteleraz eta bestea euskaraz. 1979.urtean bi ikastetxetako elkartze prozesua martxan jarri zen. 

    Elkartze prozesu hau aurreko urteetan  bi ikastetxeetako  hainbat irakasle eta arduradunek eginiko gogoeta eta lankidetzaren ondorioa izan zen. Bi eskolek mota ezberdinetako gabeziak zituzten eta Zaldibian irakaskuntza euskaraz burutu behar zela helburutzat jarriz elkarren osagarri izatea erabaki zuten. Oinarri sendoagoak zituen eskolari ikastolak euskerazko hezkuntza posiblea zela erakutsi zion urratsez-urrats, eta bien arteko lankidetzan herriko haurrak euskaraz hezitzeko proiektua hasi zuten, bi aldeetako borondateari esker. Bidean prozesu hau ulertzen ez zutenen erresistentziak gainditzen joan behar izan zuten. Esan beharra dago Zaldibia izan zela inguruan lehenengo bateratze prozesua aurrera eraman zuena eta ondorioz zenbait herrirentzat eredu bihurtu zena.

   80.hamarkadatik aurrera Iztueta ikastolaren eta Lardizabal eskolaren bateratzearen ondorioz Lardizabal Herri Eskola dugu ikastetxe bakarra Zaldibian. Lehen urteetan hainbat lokaletan egon behar izan zuten Zaldibiako haurrek. 1986.urtean gaurko eraikin berria egin zen arte. Ordutik Zaldibiako umeek bertan ikasten dute.

GAURKO ESKOLA

    Lardizabal Herri Eskolak gaur egun 130 ikasle ditu. Bertan dugun Hizkuntz Eredua "D" dugularik. Lerro bakarra dugu eta 10 talde bezala funtzionatzen dugu.

    Funtzionamenduari dagokionez, Eskolako Organo Gorena da estamendu nagusiena. Bertako partaideak dira:

        -  Gela bakoitzeko  guraso ordezkari bat.                               

        -  Irakasleria osoa.

        - Udaletxeko ordezkaria.

        - Beste langileen ordezkaria.   

    Honez gain, Batzorde Iraunkorra, Ekonomi Batzordea eta Garraio eta Jangela Batzordeak ditugu.

mecawin1.jpg (365813 bytes)     3. zikloa 007.jpg (413976 bytes)
03-04 3urte 001.jpg (653544 bytes) paisai20.jpg (398800 bytes)