Behar ez denean argirik ez piztu. Piztuta balego itzali.
Beharrezkoak diren argiak bakarrik piztu (kopurua).
Argia itzaltzeko arduraduna jarri.
Argia pizten dugun bakoitzean 15 minutu inguruko konsumoaren baliokidea denez:
Fotokopiadora
gelako argia lanorduetan piztuta
izatea.
Gelatik ateratzerakoan noiz itzuliko garen ikusi eta horren arabera argiak itzali edota ez.
Behar ez denean komuneko argiak ez piztea.
Beharren arabera piztu argiak eguraldia, eguzkia, e.a. ikusi ondoren.
Irakasleok ere pasilo eta sarrerako argiak piztuta ikusiz gero itzaltzea.
Paper berziklatua bakarrik erabili.
Lanak
eta fotokopiak bi aldeetatik eman.
Fotokopiak egiterakoan konprobatu lehenbizikoa ondo dagoela eta gero atera besteak.
Marrazkiak, idatziak...folio berrietan.
Diseinuko orriak, borradoreak, kontuak... berrerabilitako paperetan.
Berrerabili ezin daitekeen papera berziklatzera bidali.
Aztertu berziklatzeko botatzen diren paperak eta ondorioak atera: ea neurriak egokiak diren ( zertan bai eta zertan ez).
Edateko, gelan botilak beteak jarri.
Zisternetan ontziak ipini ur gutxiago gastatzeko eta pixa egiterakoan, heldugailua altxatu eta berehala itxi ur gehiegi ez joateko eta alperrik ez erabili.
Bainatu beharrean dutxatu, edo bainatzerakoan bainera goraino ez bete.
Hortzak
garbitzerakoan, eskuak garbitzerakoan,dutxatzerakoan eta ontziei xaboia
ematerakoan, kanila itxita mantendu.
Ura edaterakoan gutxi zapaldu ur gutxiago ateratzeko eta sobran dagoena bildu gero aprobetxatzeko landareentzat ...
Xaboi eta garbigarriak gutxiago erabili.
Komunetatik
hondakinik ez bota.
Laborategian produktu kimikoak kontuz erabili.
Itoginak eta ur-ihesak konpondu.
Euriaren ura aprobetxatu landareak ureztatzeko, kotxeak garbitzeko ...
Paperaren kontsumoa gutxitzeko oihalezko mukizapiak erabili.
"Erabili eta bota"saihestearren kristalezko edalontziak edota erabilpen luzeko plastikozko basoak erabili.
Zaborrak murriztu, berrerabili edota birziklatu.
Erosketak egiterakoan, ahal bada produktu berrerabilgarriak edota berziklagarriak erosi.
Behar den materiala, besterik ez erosi.
Ahal bada produktu kutsakorrik ez erosi.
Lurrera
ezer ez bota; txiklea paperean bilduta zakarrontzira
bota.
Hondakinak, ondo sailkatuta, Sasietara bideratu.
Ez bota zaborrik errekara
Saia gaitezen
kontsumo arduratsua
bizitzen.