BANDERA BERDEA

      Urte asko egin ditugu gure eskolako ingurua zainduz: parke botanikoa, ibaialdea, eskola ingurua, papera, energia, zuhaitz eguna,...eta horren ondorioz  2001/2002ko ikasturtean bandera berdea eman ziguten. Ekainaren 14ean ekitaldi bat antolatu genuen guraso, ikasle eta irakasleak parte hartuz

Paperak bildu eta

paperak garbitu

urte osoan segi

ez gara gelditu.

Ta urari buruzko

jakintza handitu

Lardizabalek badu

hamaika meritu

bistan da ez dutela

musu -truk saritu

ADEAC ek eta CEIDAk

guretzak gordea,

hortxe eduki dute

bandera berdea.

Bai ederra herri bat

zikinik gabea,

baina ez zikintzea

oraindik hobea,

hori da Zaldibian

nahi dugun legea.